Eduki publikatzailea
Atzealdea Udal-langileek greba orokorraren deialdiarekin bat eginda, udal-zerbitzuak itxita egongo dira asteartean
2026·03·13

Udal-langileen gehiengoak martxoaren 17ko greba orokorraren deialdiarekin bat egin du, eta, beraz, udaletxea eta udal-zerbitzuak itxita izango dira. Deialdiarekin bat egin du udal-gobernuak ere, eta egun horretarako deitutako mobilizazioekin bat egitera deitu ditu herritarrak. ELA, LAB, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek deitu dute, Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1500€. Soldatak hobetu aberastasuna banatzeko lelopean.
Eguneko Arreta zerbitzurik ez da eskainiko, ezta Bidez Bide garraio zerbitzua ere. Artzabal jatetxeak ere greba egingo duela iragarri du. Goazen kalera ekimena ere bertan behera geldituko da.
Garbitaniako langileek ere bat egin dute greba deialdiarekin. Hori dela eta, asteartean ez da hondakinen bilketa zerbitzurik izango. San Markok jakinarazi duenez, garbigunea ere itxita izango da asteartean. Atez ateko bulegoak jakinarazi duenez, larrialdi guneak irekita izango dira, behar dutenentzat.

