Eduki publikatzailea

Atzealdea Udal-gobernuak datozen bi asteetan egingo ditu 2026ko aurrekontuak aurkezteko bilerak

Azaroaren 5etik 12ra bitartean, zortzi bilera egingo dira, eta tokian tokiko gaiez hitz egiteko ere baliatuko dira. Azaroko osoko bilkuran onartu nahi dituzte aurrekontuak.

2025·10·28


Hurrengo urteko aurrekontuetarako proposamena lantzen ari da udal-gobernua, eta horren berri emateko bilerak antolatu ditu Usurbilgo herri-auzoetan. Azaroaren 5etik 12ra bitartean, zortzi bilera izango dira, guztira, eta tokian tokiko gaiez hitz egiteko ere baliatuko dituzte: bilera guztiak 18:00etan izango dira.

2026ko aurrekontuak azaroko osoko bilkuran onartzea da udal-gobernuaren asmoa: hala, abenduan jendaurrean jarri, eta 2026 hasieran martxan egoteko moduan egon daitezen. Herri-auzoetako bilerekin batera, oposizioko alderdiek ere tartea izango dute proposamena aztertu eta ekarpenak egiteko.

Azaroak 5.

Kalezar (Pelaioenean), Aginaga (Eliza Zaharrean) eta Santuenea (frontoi ondoko lokalean).

Azaroak 6.

Txokoalde (Txokoargin) eta Atxegalde (Bustinzulon).

Azaroak 11.

Zubieta (Kaxkapen) eta Etxealdia (Potxoenean).

Azaroak 12.

Kaxkoa (Potxoenean).