Albisteak
Atzealdea

Udal-eraikinen irekiera: mailakatua eta zita bidez

Hainbat udal-zerbitzu ematen hasiko dira ekainean: baldintza berrietara moldatuta egingo dute, zerbitzu bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta eta segurtasun neurriak bermatuta.

2020·05·29


Konfinamendua arintzearekin batera, udal-zerbitzuak martxan jarriko dira, pixkanaka, ekainean. Baldintza berrietara egokituta egingo dute, segurtasun neurriak kontuan hartuta, eta zerbitzu bakoitzean ezaugarriak kontuan hartuta. Itzulera mailakatua izango da, segurtasun neurriak tarteko, zerbitzuak ezin izango baitira bere osotasunean eman, behin-behinean. Zita hartu beharko da, derrigorrez, guztietan, eta segurtasun protokoloak errespetatzeko.

Kiroldegiaren kasuan, Buruntzaldeko udalekin erabaki dira irekiera datak. Funtzionamendua, berriz, bakoitzak berea izango du (eskaini ohi diren zerbitzuak ere desberdinak diren heinean). Irekiera datak ezagutarazi arren, datorren astean argitaratuko ditu udalak xehetasunak.

 

EKAINAREN 1a, ASTELEHENA

Potxoenea: harrera + bilerak

  • Zita hartzeko: itzultzailea@usurbil.eus helbidean, edo 943 37 19 99 telefonoan.
  • Edukiera, %30era mugatuta:
    • Sotoan, 9 lagun
    • 1go solairuan:
      • Proiektore gelan, 7 lagun
      • Gela txikian, 4 lagun
    • Urdintxon, 15 lagun
  • Giltzak hartzeko: goizetan, harrera orduetan.
  • Erabiltzaileei protokoloa helaraziko zaie, eta desinfektatzeko produktuak eskura izango dituzte.

 

Sutegi: erakusketa gela, auditorioa eta maileguak

  • Maileguak
    • Liburuak itzultzeko, kanpoko buzoian utzi > hamalau egun pasatuko dituzte berrogeialdian
    • Liburuak hartzeko
      • Ordutegia: 10:00etatik 18:30era, telefonoz edo emailez
        • Telefonoa: 943 36 06 92
        • Whatsapp: 688 625 477
        • Emaila: biblioteka@usurbil.eus
    • Online katalogoan kontsultatu zein liburu har daitezkeen
      • https://www.katalogoak.euskadi.eus
      • https://www.liburubila.euskadi.eus/
    • Eraikinaren atarian jarriko dituzte mahaiak, mostradore gisa
  • Auditorioa eta erakusketa gela
    • Zita hartzeko: itzultzailea@usurbil.eus helbidean, edo 943 37 19 99
      • Edukiera, %30era mugatuta:
        • Erakusketa gelan: 20 lagun
        • Auditorioan: 50 lagun

Auzo-lokalak

  • 14 eta 65 urte arteko herritarrentzat mugatua.
  • 15 laguneko taldeak, gehienez.
  • Aurrez eskaera egin beharko da, lokala zertarako erabili nahi duten eta segurtasun protokoloa adosteko. Udal-zerbitzuen baimena izatea derrigorrezkoa izango da.
  • Zita hartzeko:
    • zerbitzuak@usurbil.eus
    • 943 37 19 51

Haraneko lokalak

  • Bi erabilera:
    • Futbol taldea: biltegiaren txukunketetarako soilik
    • Musika taldeak: entseguak [lokal bat = talde bat]
  • Modu koordinatuan erabili beharko dute, ordutegiak adostuta
  • Kanpoko ateak itxita egon behar du beti
  • Zita hartzeko:

 

EKAINAREN 8A, ASTELEHENA

  • Kiroldegia: gimnasioa
    • Ekainaren 4tik aurrera har daiteke zita.

 

EKAINAREN 15a, ASTELEHENA

  • Kiroldegia: igerilekua