Eduki publikatzailea
Atzealdea Udal-dirulaguntzen ebazpenak: behin-behinekoak eta behin betikoak
2022·08·30

Udalak zenbait dirulaguntzaren behin betiko ebazpenak kaleratu ditu, abuztuan. Falta diren gainerakoen kasuan, behin-behineko ebazpena dute hiruk, eta bat ebazteko zain dago. Hona xehetasunak:
Ebatzi gabeko dirulaguntzak.
Euskara ikasteko dirulaguntzak.
Behin-behinean onartuak.
Aisialdiko ikastaroetarako dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 3.
Onartutako kopurua: 635 euro.
Iragarkia: abuztuaren 19ko GAOn.
Alegazio epea: irailaren 2ra arte (hori barne).
Ingurumeneko dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 10.
Onartutako kopurua: 0 euro.
Iragarkia: ekainaren 29ko GAOn.
Nekazaritza eta abeltzaintzako dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 12.
Onartutako kopurua: 12.772,46 euro, 11 eskariren artean.
Iragarkia: ekainaren 29ko GAOn.
Behin betiko onartuak.
Hasiz Hazi (2022/01 deialdia).
Aurkeztutako eskariak: 1.
Banatutako kopurua: 1.089 euro.
Iragarkia: abuztuaren 30eko GAOn.
Kultur egitasmoak garatzeko dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 83 egitasmo.
Banatutako kopurua: 64.515,08 euro, 76 egitasmotarako.
Iragarkia: abuztuaren 11ko GAOn.
Kultur sorkuntzarako dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 10.
Banatutako kopurua: 23.754,28 euro, 9 proiekturen artean.
Iragarkia: abuztuaren 11ko GAOn.
Etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 6.
Banatutako kopurua: 3.500 euro, 2 eskaeraren artean.
Iragarkia: abuztuaren 11ko GAOn.
Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 11.
Banatutako kopurua: 9.999,97 euro, 11 eskaeren artean.
Iragarkia: abuztuaren 11ko GAOn.
Ohiko kirol egitasmoak garatzeko dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 9.
Banatutako kopurua: 50.000 euro, zortzi eskaeraren artean.
Iragarkia: abuztuaren 11ko GAOn.
Kirol elkarteenak ez diren kirol jarduerak burutzeko dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 5.
Banatutako kopurua: 999,36 euro, 5 eskaeren artean.
Iragarkia: abuztuaren 11ko GAOn.
Kirol egokituko jarduerak burutzeko dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 1.
Banatutako kopurua: 3.000 euro.
Iragarkia: abuztuaren 11ko GAOn.
Gizarte Zerbitzuen arloan egitasmoak burutzeko dirulaguntza.
Aurkeztutako eskariak: 15.
Banatutako kopurua: 1.072,02 euro, 15 eskaeren artean.
Iragarkia: abuztuaren 11ko GAOn.
Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei erantzuteko dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 0.
Banatutako kopurua: 0 euro.
Iragarkia: abuztuaren 11ko GAOn.
Desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzak.
Aurkeztutako eskariak: 1.
Banatutako kopurua: 144 euro.
Iragarkia: abuztuaren 11ko GAOn.
