Eduki publikatzailea

Atzealdea Udal-aparejadore lanpostua, Lanbiden

Udalak aparejadorea eta zerbitzu eta mantenu saileko burua lanpostua betetzeko prozesua abiatu du. Bost egun naturaleko epea izango da curriculumak aurkezteko: azken eguna, urtarrilaren 27a izango da beraz, hori barne.

2022·01·21


2021eko abenduaz geroztik, hutsik dago udal-aparejadore eta zerbitzu eta mantenu saileko buruaren postua, eta hori betetzeko prozesua abiatu du udalak, Lanbideren bidez. Eskaintza argitaratu berri du Lanbidek, eta bost egun naturaleko epea izango dute interesdunek Curriculum Vitae-ak aurkezteko: urtarrilaren 27ra arte, hori barne. Lanaldi osoko postua izango da, gehienez 3 urterako. Bide batez, eskaintzaren bidez, lan poltsa ere sortuko du.

Interesdunek, ezinbestean, arkitekto teknikoa edo aparejadore ikasketak izan beharko dituzte. Horrez gain, 4. Hizkuntza Eskakizuna dutenak lehenetsiko dira, nahiz eta 3. dutenak ere onartuko diren. Puntuaketak administrazio publikoko esperientziaren bidez egingo dira.

Udalak oinarrietan zehaztu duenez, merituak baloratzeko Lanbideko curriculuma hartuko da kontuan: eguneratu gabe egongo balitz, hortik kanpoko bestelako merituak baloratu ahal izateko, hautagaiek pertsonalgoa@usurbil.eus helbide elektronikora bidaliko dituzte curriculuma eta lan esperientzia baloratzeko ezinbestekoak izango diren Gizarte Segurantzak emandako bizitza laboral eguneratua eta administrazio publikoak emandako ziurtagiriak.

Behin-behineko emaitzak argitaratu ondoren, hiru egun balioduneko epea ezarriko da, emaitzak berrikusteko eta erreklamazioak aurkezteko, iragarkia udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Erreklamaziorik ez balego, zuzenean behin betikotzat joko dira; bestela, aztertu eta emaitzak berrikusiko dira, bere kasuan, eta behin betiko emaitzak argitaratu.

Informazio gehiagorako, udaleko idazkaritza sailera jo daiteke, 943 37 19 51 telefonoan.