Eduki publikatzailea

Atzealdea Udal aparejadore eta zerbitzu eta mantenu saileko burua hautatzeko deialdi berria

Udalak bertan behera utzi du urtarrilean Lanbideren bidez abiatutako deialdia, prozesuan izandako akatsak eta gorabeherak tarteko. Bihartik otsailaren 15era arte egongo da eskaerak aurkezteko epea.

2022·02·08


Udal aparejadore eta zerbitzu eta mantenu saileko burua hautatzeko deialdi berri bat abiatu du udalak. Gaur argitaratu dira oinarriak GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: hala, bihartik kontatzen hasita, 5 egun balioduneko epea izango dute interesdunek (otsailaren 9tik 15era bitartean, biak barne). Eskabideak modu telematikoan soilik egin ahal izango dira, eskaera eredu orokorra erabilita (Izapide arruntak atalean ageri da).

Abenduaz geroztik dago hutsik postua. Hala, presazko prozesua denez, hautaketa merezimendu lehiaketa bidez egingo da, administrazio publikoko lan eskarmentua baloratuz. Lanpostuko behin-behineko izendapena egiten ez zaien gainerako izangai guztiek lan-poltsa osatuko dute.

Udalak urtarrilaren erdialdean egin zuen lanpostu hori betetzeko ahalegina egin zuen Lanbideren bidez, baina prozesuan izandako akatsak eta gorabeherak tarteko, bertan behera uztea erabaki du. Prozesu horretan arkitekto teknikoa izanik eskaera aurkeztu zuten izangaiei mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie erabakia, eta, horrela nahi izanez gero, orduko eskaera hori erabiltzeko eskaera aurkeztu dezakete, Lanbidek akreditaturiko merituak erabili ahal izateko.