Albisteak
Atzealdea

Udal antolaketako zenbait aldaketa onartu dituzte, osoko bilkuran

Lur Etxeberria EH Bilduko zinegotziak liberazioa utzi behar izan du, eta Ainhoa Arrozpide zinegotziak hartuko du haren ordez. Ondorioz, hainbat aldaketa egin dituzte udal antolaketan.

2022·07·22


Uztaileko osoko bilkurako hainbat puntu udal antolaketan izan diren aldaketen ingurukoak izan dira. Izan ere, Lur Etxeberria EH Bilduko zinegotziak liberazioa utzi behar izan du, lan kontuengatik, eta haren ordez Ainhoa Arrozpide zinegotziak beteko du liberazio hori. Hori dela eta, hainbat aldaketa egin dituzte udal antolaketan ere.

Liberaziorik gabe bada ere, Etxeberriak zinegotzi izaten jarraituko du. Zerbitzuen sailean batzorde buru izaten jarraituko du, baina Ogasunean, esaterako, Beñat Larrañagak hartuko du ardura hori. Bigarren alkateorde izateari utziko dio, eta Arrozpidek hartuko du kargu hori. Udalaz gaindiko hainbat erakundetako udal ordezkaritzetan ere aldaketak izango da: San Markon, Garbitanian eta Hobekin, Arrozpidek beteko du Etxeberriaren lekua.

Uztailaren 17an eten zen Etxeberriaren liberazioa, eta irailaren 12tik aurrera hasiko da Landa. EH Bildu alderdiak duen soldaten taularen arabera, eta Usurbilgo Udaleko mailaketa kontuan hartuta, 9-10 mailen artean kokatuko da Landaren soldata.