Eduki publikatzailea

Atzealdea Udajolasen izen-ematea: maiatzaren 1etik 15era, eta Internetez

Webgune berezi bat prestatu du Noaua! elkarteak Udajolaseko izen-ematea egiteko: azkenean, ezin egingo balitz, ordaindutakoa osorik itzuliko lukete.

2020·04·27


Udajolasen izena emateko epea ireki du Noaua! Elkarteak: maiatzaren 1etik 15era egin ahal izango da, biak barne, eta, lehenengo aldiz, Internet bidez egin beharko da, horretarako propio sortu duten webgunearen bidez. Izena eman bai, baina ezin dute bermatu Udajolas egiterik izango den: “Koronabirusak eraginda, aurtengo egoera berezia dela kontuan izanik, Udajolas udalekuak egiterik izango den edo ez bermerik ez daukagu. Hori dela eta, izen-ematea egin ondoren udalekuak egin ezin badira, diruaren %100 itzuliko da”.

Egingo balitz, uztailaren 6tik 30era bitartean egingo litzateke; astelehenetik ostiralera, eta 09:30etik 13:30era. Gehienezko plaza kopurua 200 umekoa izango da.

ORDAINKETARAKO DATUAK

Kuota arrunta 85 eurokoa izango da; familia ugarien kasuan, 69 eurokoa.

Ordainketa Laboral Kutxako kontu honetan egin behar da, eta garrantzitsua da

HAURREN IZEN-ABIZENAK adieraztea: ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontua).

IZENA EMATERAKOAN AURKEZTU (ERANTSI) BEHARREKOAK

Ordainketa agiria.

Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia.

Familia ugarien kasuan, Familia Ugarien txartela edo Familia Liburuaren kopia.

BESTELAKO OHARRAK

Izena emateko azken eguna maiatzaren 15a da: epez kanpoko izen-ematerik ez da onartuko.

Informazio gehiago elkartea@noaua.eus helbidean edo 688807336 telefonoan.

Guraso-bilera egiterik balego, ekainaren 15ean (astelehena) izango litzateke: Sutegiko auditorioan, arratsaldeko 17:00etan.

Izen-ematea egin ondoren udalekuak ezin badira egin, dirua %100 itzuliko da.