Eduki publikatzailea

Atzealdea Udajolasen eta kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea, apirilaren 3tik 16ra

Ostegunean irekiko da udalak eskaintzen dituen udako kirol eta aisialdi jardueretan izena emateko epea, apirilaren 16ra arte.

2025·03·31


Udalak eskaintzen dituen udako kirol eta aisialdi jardueretan izena emateko epea apirilaren 3tik 16ra bitartean izango da, hau da, euskarazko udaleku ireki Udajolasen eta aretoko zein uretako kiroldegiko ikastaroetan. Informazio guztia eskuorri batean jaso dute, eta datozen egunetan izango da eskuragarri udaletxean, kiroldegian, Potxoenean zein liburutegian; PDFan ere deskarga daiteke, bitartean.

Udajolas

Usurbilgo 4-12 (HH3-LH6) urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako euskarazko udalekua da. Helburua herriko haurrei zein gazteei euskarazko aisialdi eskaintza egokia (hezitzailea eta baloreetan oinarritua) bermatzea da, euskararen normalizazioa bultzatzeko. Udalaren zerbitzua bada ere, Noaua kultur elkarteari esleitua dio kudeaketa.

Udajolas, aurten, ekainaren 30etik uztailaren 30era bitartean izango da; uztailaren 2tik 4ra ez da Udajolasik izango, Santixabelak tarteko.

Urtero bezala, gurasoekin bilera egingo dute: ekainaren 17an izango da, 17:00etan, Sutegiko auditoriumean.

Udajolasen izena emateko lotura: https://labur.eus/vuaxpbwe

Kiroldegiko ikastaroak

Ariketa fisikoa egitea sustatzeko helburuz, udaleko Kirol sailak zenbait ikastaro eskaini ohi ditu, uztailean: aretoko zein uretako ikastaroak daude aukeran, haur, gazte eta helduentzat prestatuak.

Ikastaroak uztailaren 1etik 30era izango dira, jaiegunetan izan ezik (uztailak 2 eta 25); horrez gain, haurren ikastarorik ez da izango uztailaren 3an eta 4an.

Ikastaroetan izena emateko lotura: https://labur.eus/r7x2fhkv

 

Udalak bi ohartarazpen egin ditu. Batetik, ezingo da udalak ordutegi berdinean antolatzen dituen bi jarduera desberdinetan izena eman, eta, bestetik, zerbitzuen zentzuzko erabilera bermatze aldera, haur guztien asistentzia datuak jasoko dira.