Eduki publikatzailea

Txotxongilo antzerkia: 'Etxean goxo'

22 ABE

Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi honek etxekoen epelean bizi nahi du. Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da.

Noiz: abenduaren 22an, 17:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean.

Sarrerak: doan. Sarrera-kopurua mugatua da. Aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.

Adina: 3 urtez gorakoentzat.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala