Eduki publikatzailea

Atzealdea Txokoaldeko zubia itxita egongo da asteazken goizean, garbiketa lanengatik

Zubiaren erdiko bi zutabeen artean trabatuta dauden egurrak kenduko ditu Ura Agentziak, 08:00etatik 14:00etara bitartean.

2022·01·24


Asteazkenean, urtarrilaren 26an, Txokoaldeko zubia itxiko du Ura Agentziak, garbiketa lanengatik: zubiaren erdiko bi zutabeen artean trabatuta dauden egurrak kentzea du helburu. Udalari jakinarazi diotenez, 08:00etatik 14:00etara bitartean egingo dituzte lan horiek, eta, beraz, tarte horretan itxi egingo dute zubia.

Izatez, hilabete hasieran egitekoak ziren lanok, baina euriteak tarteko bertan behera utzi behar izan zituzten.