Eduki publikatzailea

Txirikorda jardunaldiak

23 IRA 24 IRA

Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa gauzatzetik gero eta gerutago dago: 2023an bertan martxan jartzea espero dugu. Elkarbizitza eta izaera komunitario berezia izango du, eta horregatik, aurre-lanketa bat egitea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Besteak beste, Txirikorda jardunaldiak egingo ditugu, etxebizitza komunitarioen eta belaunaldi arteko esperientzien ingurukoak.

Irailak 23, ostirala

18:00etatik 20:00etara. Mahai-ingurua: belaunaldi arteko esperientziak.

Irailak 24, larunbata

10:00etatik 13:00etara. Hitzaldiak: etxebizitza komunitario eta kooperatiboen esperientziak eta Txirikorda proiektuaren aurkezpena.

Lekua: Potxoenean.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Sarrera: doan.