Eduki publikatzailea
Txaramunto 2-ko zazpi etxebizitza esleitzeko prozesua: esleipendunen behin-behineko zerrenda argitaratu du udalak
2020·09·24
Txaramunto 2-ko zazpi etxebizitza esleitzeko prozesua abiatu zuen udalak ekainean, Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroa sortu osteko lehenengoa. Uztailaren 30era bitartean izan dute herritarrek izena emateko aukera, eta, orain, jasotako eskaeren baremazioa egin ostean, esleipendunen behin-behineko zerrenda argitaratu du udalak, dekretu bidez, irailaren 23ko datarekin. Interesdunek erreklamazioak aurkezteko hamar laneguneko aukera dute orain: halakorik ezean, esleipenak behin-betikoak izango dira.
Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroaren orrian kontsulta daitezke etxebizitzen zerrenda, jasotako eskaeren zerrenda eta behin-behineko esleitzeen dekretua.