Albisteak
Atzealdea

Trafiko mozketak izango dira igandean, Zubietan eta Txikierdin, Lasarte-Oriako kros herrikoia dela eta

Mozketak izango dira Txikierdirako sarbideetan, Urbil merkatalgunerako sarreran eta Merkabugati biribilgunean, 10:15etik 11:45era.

2023·10·26


Igandean, urriaren 29an, Lasarte-Oriako kros herrikoia egingo dute: 10km inguruko lasterketa da, eta ibilbideko 2km pasatxo Zubietan eta Txikierdin izaten dira. Lasarte-Oriako herrigunetik ez ezik, Zubietatik eta Txikierditik ere pasatuko dira korrikalariak. Hori dela eta, trafiko mozketak izango dira Txikierdirako sarbideetan, Urbil merkatalgunerako sarreran eta Merkabugati biribilgunean, 10:15etik 11:45era bitartean. Antolatzaileen esanetan, lasterketak ahalbidetzen dienean autoei pasoa emango diete.