Eduki publikatzailea
Atzealdea Trafiko mozketak izango dira igandean, Lasarte-Oriako kros herrikoia dela eta
2022·10·27

Igandean, urriaren 30ean, Lasarte-Oriako kros herrikoia egingo dute: 10km inguruko lasterketa da, eta ibilbideko 2km pasatxo Zubietan eta Txikierdin dira. Lasarte-Oriako herrigunetik hainbat kilometro egin ostean, hipodromotik Zubietara egingo du lasterketak: Aliri zubia pasatu, eta Txikierditik barrena Lasartera itzuliko dira. Hori dela eta, trafiko mozketak izango dira Txikierdirako sarbideetan, Urbil merkatalgunerako sarreran eta Merkabugati biribilgunean, 10:15etik 11:45era bitartean. Antolatzaileen esanetan, lasterketak ahalbidetzen dienean autoei pasoa emango diete.
