Albisteak
Atzealdea

Taxibusa: ordutegi eta ibilbide berriak, zerbitzu eraginkorragoa emateko

Taxibusaren ordutegia eta ibilbidea berrituta, erabiltzaileek leku batetik bestera joateko denbora gutxiago beharko dute aurrerantzean.

2020·10·21


Taxibusak ordutegi eta ibilbide berria estreinatu ditu 2020/2021 ikasturtean. Erabiltzaileei zerbitzu eraginkorragoa ematea da helburua: batetik bestera joateko denbora gutxiago beharko dute aurrerantzean. Ibilbidea hiru gunetan banatu dute, koloreen bidez: gune bakoitza zeharkatuko du Taxibusak abiapuntua eta helmuga kaxkoa izanik.

Ohi bezala, astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, bost txandatan: 07:30ean, 10:30ean, 13:30ean, 15:30ean eta 19:00etan hasiko dira txanda horiek. Lehengo ordutegien aldean, ordea, gune bakoitza kaxkoarekin lotu dutenez, gehiagotan pasatuko da bertatik. Horri esker, Aginagara joan nahi duenak, esaterako, ez du Kalezar eta Arratzain inguruko ibilbide guztia autobusean pasatu beharko: kaxkoan taxibusa hartu, eta zortzi minutuan iritsiko da helmugara.

Horrez gain, ohi bezala, adinagatik edo mugikortasun arazoak dituztelako geltokira hurbildu ezin dutenek 630 64 35 96 telefonora deitu eta etxeko atarian jasoko ditu Taxibusak.