Eduki publikatzailea
Atzealdea Tabernak, beranduenez, 01:30ean itxi behar direla agindu du Eusko Jaurlaritzak
Covid19aren kasu positiboen gorakada medio, neurri murriztaile gehiago ere agindu ditu, jende ugari pila daitezkeen kasuak arautuz. Gaur sartuko dira indarrean.
2020·07·29
Taberna guztiek jaitsi beharko dute pertsiana, beranduenez, 01:30ean: halaxe agindu du Eusko Jaurlaritzak, Covid19ren kasu positiboek gora egin ostean. Hartutako neurrietako bat da hori, baina ez bakarra, jende ugari pila daitezkeen kasuak ere arautu baititu. Honakoak dira:
- Tabernak
- Gauerditik aurrera, mahaietan baino ezingo da kontsumitu (barruan zein terrazetan).
- Itxiera, beranduenez, 01:30ean, eta ezingo da berriz ireki 06:00ak baino lehen.
- Jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak (100 lagunetik gorako edukiera dutenak)
- Gehienez, %80ra.
- Mahai bakoitzean, gehienez, 10 lagun
- Mahaien artean 1,5 metroko distantzia
- Gazte lokalak, itxita
- Beilatokiak
- Gehienez, 60 pertsona (edukieraren %60 baino gehiago, ez; berdin, hileten kasuan).
- Kultur ekitaldiak, eserita derrigor. Edukiera %60ra mugatuta, leku itxi zein irekietan.