Eduki publikatzailea
Atzealdea

Solasaldia: interneteko arriskuak, eta ziberseguru jokatzeko aholkuak

26 URT

Nahiz eta guk ez jakin, gure etxeko "router"-ek ehundaka eraso jasaten dituzte egunero. Hau gutxi ez eta, interneten nabigatzean arrisku askori egin behar diegu aurre, baita etxeko ordenagailu, baita eskuko beste gailuetan ere. Segurtasun erremintak baliogarriak izanik ere, herritarrok gai hauetan dugun ezjakintasunak arriskuak sortzen ditu. Honi buruz hitz egingo dugu solasaldian.

Hizlaria: Urko Zurutuza Ortega.

Noiz: urtarrilaren 26an, 17:00etan.

Non: Potxoenean.

Antolatzailea: Hitz Aho guraso elkartea.