Eduki publikatzailea
Atzealdea
Solasaldia: Errotarriak eta mugarriak
'Andatza: errotarriak, mugarriak eta aztarna arkeologikoak' jardunaldien barruan antolatutako saioa.
16 ABE
Javi Castro ikerlariak Andatzan egindako lanari esker, munduan harrobi kopuru gehien duten bost udalerrien artean dago Usurbil: 24 harrobi eta 129 errotarri topatu ditu. Halaber, mugarri pribatuak zein publikoak daude Andatzan. Pribatuen artean daude Orreagako Andre Maria kolegiatarenak, historia luzea dutenak.
Noiz: abenduaren 16an, 18:30ean.
Non: Sutegiko auditoriumean.
Hizlariak: Asier Agirresarobe, Yoseba Alonso eta Javi Castro.
Sarrerak: doan. Sarrera-kopurua mugatua da. Sarrerak, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.
Hizkuntza: euskaraz eta gaztelaniaz.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.