Eduki publikatzailea

Solasaldia: Basoaren etorkizuna. Pinudiaren geroa eta basogintza eredu berriak

18 AZA

Basogintzaren ibilbide historikoari errepaso bat emanez, gaur egun Euskal Herriko basoek bizi duten egoera ulertzen saiatuko gara, krisi honen oinarrien inguruko analisi bat eginez. Horretarako, zenbait galdera mahaigaineratuko ditugu: nolakoa izan da gurean basogintzaren bilakaera? Zer egin da orain arte? Zertan dihardugu orain? Eta zer egin dezakegu hemendik aurrera? Basogintzak etorkizunik baduela erakutsi nahi dugu; badela esperantzarik, eta denoi dagokigula, hemen eta orain, ibilbide berria marraztea.

Noiz: azaroaren 18an, 18:00etan.

Non: Potxoenean

Hizlariak: Iñaki Etxebeste eta Markel Arriolabengoa Martinarena (Errez Koop. Elk. Txikia)

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba

Sarrerak: doan. Sarrera-kopurua mugatua da. Sarrerak, aldez aurretik, usurbilkultura.eus bidez.