Eduki publikatzailea

Atzealdea Soinurbil musika asteak XX. edizioa du aurten

Hiru asteko egitaraua iragarri du Zumartek: martxoaren 7tik 21era bitartean izango da. Ohi bezala, musikaz hainbat eratara gozatzeko aukera izango da, aretoetan zein kalean, Usurbilgo kaxkoan zein Zubietan eta Aginagan.

2024·02·29


Zumarte Musika Eskolak, udalarekin elkarlanean, antolatzen duen Soinurbil musika asteak XX. edizioa du 2024an, eta martxoaren 7tik 21era bitartean egingo dute. Hiru asteko egitarauaren bidez, musikaz hainbat eratara gozatzeko aukera izango da, aretoetan zein kalean, Usurbilgo kaxkoan bezala Zubietan eta Aginagan ere. Guztiak doan izango dira, Ene Kantak dantza ikuskizuna izan ezik. Informazio guztia: usurbilkultura.eus -en. Eskuorria deskargatzeko: hemen.

Martxoak 7.

Zumarte musika eskolaren eta Orbeldi dantza taldearen emanaldia.

Aginagako Eliza Zaharrean, 18:30ean.

Martxoak 11.

Organo erakustaldia.

Salbatore elizan, 18:00etan eta 19:00etan.

Martxoak 12.

Kantu-piano errezitaldia Jon Imanol Etxabe eta Alaitz Artolaren eskutik.

Salbatore elizan, 18:30ean.

Martxoak 13.

Azpeitiko musika eskolarekin trukea.

Sutegiko auditoriumean, 18:30ean.

Martxoak 15.

Kontzertua: Erromintxelak taldea.

Mikel Laboa plazan, 19:00etan. Euria balitz, frontoian.

Martxoak 16.

1.- Ene Kantak dantza ikuskizuna.

Zubietako frontoian, 11:30ean. (Sarrerak, 4 euro, usurbilkultura.eus webgunean).

2.- Kontzertua: Landarbaso abesbatza.

Salbatore elizan, 19:00etan.

Martxoak 17.

Andoaingo musika banda.

12:00etan, kalean; 13:00etan, frontoian.

Martxoak 21.

Zumarteko ikasleen kontzertua, Azpeitian.

San Agustin Kulturgunean, 18:30ean.