Eduki publikatzailea
Atzealdea Sei auzo-konpostagune berritu dira
2025·10·08

Amaitu dira jada auzo-konpostaguneak berritzeko udaberrian abiatutako lanak. Guztira, sei berritu dira: Alperroburukoa, Beko kalekoa, Errekaldekoa, Errekatxikikoa, Ugartekoa eta Munalurrakoa. Udalak etengabeko lan-ildoa du hondakinen kudeaketa egokia egiteko azpiegiturak eta baliabideak berritzea. Oraingoan, 17.800 euroko inbertsioa izan da, eta 9.800 euro inguru aldundiaren dirulaguntza baten bidez finantzatu da (kostuaren %54).
Auzo-konpostaguneak irisgarriagoak eta erosoagoak izan daitezen egin da inbertsioa. Azken urteetan jarri diren instalazioak modulu bidezkoak izan dira, Ugartondokoa eta Kalezarkoa, kasu, eta halakoak dira instalatu diren auzo-konpostagune berriak ere.
Guneotan sortzen den konpostarekin aldaketa bat izango da. Lehen, aztertu eta bertan uzten zen. Hemendik aurrera, aztertu, bahetu, eta herritarrek erabiltzen ez badute, udalak erabiliko du.
Auzo- eta auto-konposta egiteko eskaera urte osoan zehar egin daiteke, udaletxean aurrez aurre, telefonoz (900 776 776, doakoa da) edo Whatsappez (606 501 024). Guztira, 11 auzo-konpostagune daude kaxkoan.

