Eduki publikatzailea

Segurtasun neurriak: gaur-gaurkoz Usurbili eragiten dietenak

Eusko Jaurlaritzak egunero argitaratzen duen txosten epidemiologikoan 14 eguneko intzidentzia tasaren arabera 5.000 biztanletik gorako herriak sailkatu ditu: naranja kolorea du Usurbilek, lau larritasun mailen arteko hirugarrena, 427,35eko tasarekin.

2020·10·23


Azken egunetan sor zitezkeen zalantza edo nahasteen harira, Usurbili gaur-gaurkoz eragiten dieten segurtasun neurrien berri eman du udalak. Honakoak dira:

  • Bilkurak
    • Gehienez ere sei lagun biltzeko gomendioa.
  • Beilatokiak eta ehorzketak
    • Beilatokietan, aire zabalean 30 laguneko muga; 6 lagunekoa espazio itxietan. Parte-hartzaileak gutxiago badira, edukieraren %50 ezingo da gainditu.
    • Ehorzketak eta agurrak, aire zabalean egiten badira, gehienez, 30 pertsona. Espazio itxian, gehienez, 10 pertsona, distantziak mantenduz.
    • Kasu guztietan, maskara erabiltzea derrigorrezkoa da.
  • Gurtza lekuak
    • Edukiera: %50.
    • Pertsonen artean, 1,5 metroko distantzia.
    • Gehienezko edukiera adierazten duen kartel bat jarri behar da, modu ikusgarrian.
  • Ostalaritza, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak.
    • Barrualdeko edukiera: %50.
    • Mahaien artean 1,5 metroko distantzia bermatu behar da.
    • Barruan zein kanpoan, sei lagun, gehienez, mahaietan.
    • Kontsumitzeko beharrezkoa da eserita egotea.
    • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da une oro, kontsumitzeko momentuan izan ezik.
    • 00:00etan itxi beharko dute beranduenez, bezeroak joanaraztea barne, eta 06:00ak arte itxita egongo dira.
    • Txokoak eta elkarte gastronomikoetako jarduna debekatuta dago: itxi egin behar dira.
  • Kultur ekitaldiak
    • Barruan: edukiera %50era, gehienez 400 pertsona.
    • Kanpoan: edukiera %50era, gehienez 600 pertsona.
  • Kirol-instalazioak eta kirol-lehiaketak
    • Kirol-instalazioetan, edukiera: % 50.
    • Kirol-lehiaketak, ekitaldiak eta ikuskizunak leku itxietan egin daitezke, gehienez %50eko edukiera eta gehienez 400 pertsona; aire zabalean, gehienez %50eko edukiera eta gehienez 600 pertsona.
  • Jarduera fisikoa aire zabalean
    • Kontaktu fisikorik gabe eta 6 pertsona gehienez.
  • Eskola-kirola
    • Bertan behera uzten dira 2007. urtean eta hurrengoetan jaiotako ikasleek parte hartzen duten eskola-kiroleko lehiaketak, hau da, eskola-orduetatik kanpo eta eskolatze-aldian (16 urtera arte) ikastetxeetan, kirol-instalazio publikoetan edo pribatuetan (kirol-klubetan, esaterako) egiten diren kirol-jarduera antolatuak.