Eduki publikatzailea
Atzealdea Saray Hernandez Etayok saria eskuratu du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik
2026·06·16

Saray Hernandez Etayo usurbildarrak saria eskuratu du gidabaimena euskaraz ateratzeagatik, Buruntzaldeko udaletako Euskara sailek antolatutako Gidabaimena Euskaraz kanpainaren bidez: eskualdeko autoeskolekin lankidetzan egiten dute, euskararen erabilera sustatzeko. Urtero, 400 euroko sariak zozkatzen dituzte kanpainarekin bat egiten duten ikasleen artean: aurtengo zozketa maiatzaren 28an egin zuten, Andoainen.
2025ean Buruntzaldeko 69 herritarrek egin eta gainditu zuten gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz. Usurbilen kasuan, Solozabal autoeskolak egiten du kanpainarekin bat, eta 20 herritarrek atera dute gidabaimena euskaraz; inoiz baino gehiagok. Guztira, 400 euroko zortzi sari banatu dira.
Datuak jasotzen hasi zirenetik, 2010etik, 1.300 lagunek baino gehiagok gainditu du gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz Buruntzaldean, eta hori pozgarria da. Egitasmo honen hartzaileak gazteak dira, nagusiki, D ereduan ikasi duten gazteak. Belaunaldi horiei eskolaz kanpoko jarduera hori ere euskaraz eskaintzea ezinbestekoa da, egunerokoan euskaraz aritzeko beste espazioa irabazten baitugu.
