Eduki publikatzailea

Atzealdea Santueneko jubilatuen taberna kudeatzeko esleipena, abian

Bederatzi hilabeterako esleipena izango da: azaroaren 20ra bitartean izango da proposamenak aurkezteko epea.

2025·11·05


Santueneko Gure Elkartea jubilatuen tabernarako kudeatzaile berri bat topatzeko esleipena abiatu du udalak. Irailean amaitu zen aurreko lizitazioa, eta itxita dago ordutik. Atzo abiatu zuen udalak esleipen berria, eta azaroaren 20ra arte izango da proposamenak aurkezteko epea.

Esleipen berria ohi baino motzagoa izango da: bederatzi hilabeterako, gehienez. Izan ere, udalak jubilatuen elkartearekin eta Santuenea kultur elkartearekin izandako hartu-emanek agerian utzi dute tabernaren eredu aldaketa baten beharra. Hori egin ahal izateko, ordea, obrak egin behar dira, eta proiektua prestatu bitarteko epean taberna itxita egon ordez, lizitazio laburragoa egitea erabaki da.

Abendu amaierarako edo urtarril hasierarako esleipen berria ebatzi ahal izatea espero du udalak, taberna ahalik eta azkarren irekitzeko.