Eduki publikatzailea
Atzealdea Santuenea eta Amiri arteko bidea itxita egongo da ostegun gauean
Bertako lur-jabeek errepide ondoko zuhaitzak moztuko dituzte, eta gauez egingo dute lan, trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko: 23:30etik 07:00etara izango da mozketa. Lana amaitzeko astirik ematen ez badie, ostiral gauean jarraituko dute.
2025·02·05
Santuenea eta Amiri arteko bidea itxita egongo da bihar gauean, osteguna, 23:30etik 07:00etara. Bertako lur-jabeek baimena eskatu dute udalean, errepide ondoko zuhaitzak moztu eta handik ateratzeko. Gauez egingo dute lan, eta, horregatik, erabat itxiko da bidea.
Printzipioz, gau bakarreko lana izango da, baina amaitzeko astirik ematen ez badie, ostiral gauean jarraituko dute, eta berriz itxi beharko dute bidea, ordutegi berean.