Albisteak
Atzealdea

Santixabeletako txupinazoa botatzeko proposamenak jasoko dira, ekainaren 6ra bitartean

Asteartetik aurrera, herritarren ekarpenak jasotzeko kutxak jarriko dira udaletxean, Potxoenean, Sutegin eta kiroldegian. Proposamenak kontuan hartuak izateko beharrezkoa izango da azaltzea botoaren zergatia.

2022·05·20


Festak ate joka direla, Santixabeletako Jai Batzordeak txupinazoa botatzeko herritarren proposamenak jaso nahi ditu: asteartean hasita (maiatzak 24), ekainaren 6ra arte eman ahal izango dute botoa. Kutxa bana jarriko dute udaletxean, Potxoenean, Sutegin eta kiroldegian, herritarren ekarpenak jasotzeko.

Bi galdera erantzun beharko dituzte euren botoa eman nahi dutenek: batetik, “nork bota beharko luke aurtengo Santixabeletako txupinazoa, zure ustez?”, eta, bestetik, “zergatik?”. Izan ere, Jai Batzordeak azaldu duenez, proposamenak kontuan hartuak izateko beharrezkoa izango da azaltzea botoaren zergatia.

Botoa emateko paperak kutxen ondoan egongo dira, eta ekaineko kultur agendan ere txertatuko dute, norberak moztu eta kutxan sartzeko.

Azken urteetan txupinazoa bota dutenak:

2002. Iñaki Urkia

2003. Egin eta Egunkariako langileak

2004. Alustiza

2005. Amaia Zubiria

2006. Antzerki taldea

2007. Amador Granados

2008. Joan Mari Torrealdai eta Olatz Altuna

2009. Eskubaloi eta Judo taldekoak

2010. Helduen danborradako kideak

2011. Usurbil Zero Zabor

2012. Atzegiko kideak

2013. DYAko kideak

2014. Eskubaloiko nesken taldeaK

2015. Kilometroak

2016. Dantza taldea

2017. Hurbilago

2018. Gaztainak erretzen ibiltzen den kuadrilla (Xabi Iribar, Iñaki Asteasuinzarra, Raimundo Gorriti, Juantxo Esnaola...)

2019. Estitxu Berasategi eta Esther Arrojeria eskubaloi jokalariak.