Albisteak
Atzealdea

Santixabeletako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa abiatu du udalak

Lanak maiatzaren 25a baino lehenago erregistratu behar dira Usurbilgo Udaleko erregistroan; postaz ere bidal daitezke. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

2022·05·02


Santixabeletako egitaraua diseinatzeko lehiaketa abiatu du udalak, oinarriak argitaratuta. Parte hartzaileek maiatzaren 25a baino lehenago helarazi beharko dizkiote proposamenak udalari, erregistrora eramanda edo postaz bidalita. Usurbildarrei zuzendutako lehiaketa da, eta banaka edo taldean egin ahal izango dituzte proposamenak: irabazleak 500 euroko saria emango du.

Parte-hartzaileek, diseinua egiteko, egitarauaren testua Potxoenean jaso edo emailez eskatu beharko dute, kultura@usurbil.eus helbidera idatzita: testu horretan oinarrituko da egitaraua, eta udalaren logoa ere eduki beharko du. Egitaraua euskaraz egingo da: irabazleak gaztelaniazko bertsio laburtua jasotzen duen tamaina txikiagoko esku orria maketatu beharko du. Lanak euskarri digitalean zein paperean aurkeztu beharko dira. Euskarri digitalari dagokionez, CD edo pendrive batean jasoko da diseinua, PDF formatuan. Lanak postaz bidaltzen dituztenen kasuan, posta-bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko da, eta egun berean e-mail bat bidaliko zaio udalari, kultura@usurbil.eus helbidera.

Epaimahaia Santixabeletako Jai Batzordeko bi kidek, diseinu arloan ezagutza duten beste bi kidek eta kultura zinegotziak osatuko dute.

Oinarriak deskargatzeko: https://labur.eus/IABeg

Argibide gehiagorako: 943 37 19 99 edo kultura@usurbil.eus