Eduki publikatzailea
Atzealdea Santixabeletako balorazio bilera, uztailaren 14an
2022·07·08

Santixabelak bukatuta, balorazioa egiteko ordua iritsi da: uztailaren 14an bilduko dira, 18:00etan, Potxoenean. “Aproposa ikusi dugu jaien balorazioa egiteko bilera bat egitea: zer atera den ondo, zer hobetu daitekeen... guztion artean ikusteko”. Bi egun lehenagorako galdetegi bat erantzuteko ere eskatu diete Jai Batzordeko kideei, eta kultura@usurbil.eus helbidera bidaltzeko.
Hiru atal nagusi ditu galdetegiak. Lehenengoan, hainbat gai 1etik 10era baloratzeko eskatu diete: herritarren parte-hartzea jaietan, festa giroa, belaunaldi desberdinen arteko nahasketa, bilerak, Jai Batzordearen lana, udalaren lana eta diru-baliabideak. Bigarrengoan, antolaketaz galdetu diete: ardurak egoki banatu diren, erabakiak nola hartuak izan diren, eta abar. Azkenik, zenbait zehar lerroren tratamenduaz galdetu diete: euskarari, ingurumenari eta gizon eta emakumeen parte-hartzeari buruzkoak. Aparteko ekarpenak egiteko aukera ere eman dute galdetegiaren bidez.
