Eduki publikatzailea

Santixabelak berdintasunean oinarritzeko deialdia egin du Usurbilgo Udalak

‘Jaietan ere, Beldur Barik’ dioten 7.000 pegatina prestatu ditu Udalak. Horrez gain, hainbat irizpide eman dizkie jai batzordeko kideei.

2017·06·21


Beldur Barik’ lelopean, egun gutxitan hasiko diren auzoetako jaiak eta Santixabelak “denontzat gozagarri” izateko ahalegina egingo du Usurbilgo Udalak. Horretarako, festak berdintasunean oinarritzea eta “Inolako sexu eraso edo jazarpenik” ez izatea ta ez onartzea eskatu dute udal ordezkariek.

 

Santixabeletan zein gainontzeko festetan hainbat irizpide ezberdin eman dizkiegu jai batzorde ezberdinei, beldurrik gabe ibili nahi dugulako; jaiak denontzat direlako”, adierazi du Josune Estella Berdintasun arloko zinegotziak.

 

Aurrez aipatutakoaz gain, jai batzordeko kideei Erasoen Aurkako Protokoloa banatuko zaie, edozein motatako erasorik egonez gero, egoerari nola erantzun jakiteko. Horrez gain, irailetik aurrera Udalak lanketa sakonago bat martxan jarriko du hurrengo urteko festetara begira.