Eduki publikatzailea

Atzealdea Santixabelak 2023: egitaraua

Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 3ra arte izango dira festak. Gaur banatuko dute, etxez etxe, egitaraua.

2023·06·23


Gaur banatuko dute, etxez etxe, Santixabeletako egitaraua. Festak hilaren 29an hasiko dira, uztailaren 3ra arte. Urtero bezala, jai batzordeak egitaraua diseinatzeko lehiaketa egin zuen, eta Peru Agirresarobek aurkeztutako proposamena izan da garailea.

Etxez etxe banatzeaz gain, egitaraua udaletxean, Artzabalen, Potxoenean eta Santueneko zahar egoitzan paperean eskuratzeko aukera egongo da, euskaraz eta elebitan.

Egitaraua euskaraz: hemen.

Egitaraua gazteleraz: hemen.