Eduki publikatzailea

San Tomas azoka

19 ABE

Aurtengoan berriz ere azoka berreskuratu ahal izango dugu eta San Tomas eguna plazan ospatu herritar guztiekin.

Usurbil eta inguruko BABARRUN zein SAGARDO EKOIZPEN PARTIKULARREN arteko LEHIAKETA izango dugu. Bi lehiaketetako sariak: 150€ eta txapela lehengo sailkatuei, 90€ eta kopa bigarrenei eta 50€ hirugarren sailkatuei.

Bi lehiaketa hauetan parte hartzeko Noaua!ko egoitzara babarrun kilo bat edota sagardo lehiaketarako 8 botila eraman beharko dira. Parte hartzeko azken eguna abenduaren 13a izango da.

Ohiko sagardo eta babarrun lehiaketarekin batera, EUSKAL HERRIKO 4. EGURREZKO SAGARDOAREN LEHIAKETA eta EUSKAL HERRIKO 2. SAGAR MUZTIO LEHIAKETA ere ospatuko ditugu.

Bi lehiaketa horietan parte hartzeko 6 botila eraman beharko dira Usurbilgo Alkartasuna Kooperatibara abenduaren 17ko 13:00ak baino lehenago.

Egunean bertan, azokara gerturatzen diren guztiek sagardoa dastatu ahal izango dute, txistorra eta taloaz lagunduta.

Noaua!ko 25. urteurrenaren baitan, aurten bazkide egin diren kide berrien artean 150€ko erosketa bonoaren zozketa egingo dugu.

EGITARAUA:

10:30: Euskal Herriko 4. egurrezko sagardoaren lehiaketa

Euskal Herriko 2. sagar muztio lehiaketa

11:00 Usurbilgo babarrun eta sagardo lehikaeta

12:00 Ixabel Agirresaroberekin umeentzako ipuin kontaketa

13:30 Sari banaketa

Noiz: abenduaren 19an, goizean.

Non: herriko frontoian.

Antolatzaileak: Noaua! Kultur Elkartea eta Alkartasuna Kooperatiba.