Eduki publikatzailea
Atzealdea SALTO! Udalerri euskaldunetako gazte topaketak
2017·09·15
Urriaren 20tik 22ra
Orioko Itxaspe baserrian
Izen emateko epea: urriak 9
Prezioa: 30euro
Lau modutara eman dezakezu izena:
- uema.eus webgunean
- UEMAren sare sozialetan gurekin harremanetan jarrita: @uema_eus
- Telefonoz: 943 816699
- hezkuntza@uema.eus
Pentsatu behin. Zer da SALTO?
- Euskarak eta gozamenak batuko gaitu asteburu batez Kantauri itsasoaren hegian.
- Udalerri euskaldunetako 15-18 urte arteko gazteek elkar ezagutzeko txokoa.
- Begirale eta sukaldari jator jatorrak!
- Lagun artean primeran pasatzeko gune itzela. Urriaren 20tik 22ra izango dira, Orioko Itxaspe baserrian, eta udalerri euskaldunetako gazteek elkar ezagutzea eta beraien artean euskara oinarri hartuta saretzea da asmoa. 15 eta 18 urte arteko gazteak bilduko dira topaketetan, eta hiru egunetan hainbat ekimen eta ekitalditan hartuko dute parte lagunartean, begirale eta sukaldariekin batera.
Loturak:
Gai honi buruzko informazio osagarria, berriz, hemen aurki dezakezue: