Eduki publikatzailea

Pilota partida Aginagan

25 URT

Bi pilota partida jokatuko dira hilaren 25ean Aginagako Ariztitxo frontoian, Usurbilgo Udalak eta Antxomolantxa elkarteak antolatuta. Miriam Arrillagari herri omenaldia egingo diote, Emakume Master Cupeko lau eta erdiko txapela irabazi baitzuen pilota mistoarekin.

Patri Espinar - Miriam Arrillaga / Eneritz Arrieta - Maider Mendizabal

Binakako Promozio Txapelketa 2020: Arteaga II - Urretabizkaia II / Peña II - Aranguren

Noiz: urtarrilaren 25ean, 18:00etan.

Non: Aginagako Ariztitxo frontoian.

Sarrerak: 10 euro [10-15 urte bitartekoek, 5 euro; 0-9 urte artekoek, doan]. Salgai daude Bordatxo eta Arrate tabernetan. Egunean bertan erosi ahal izango dira, baita Entradas Fronton webgunean ere, aurrez.