Eduki publikatzailea

Peru Galbete, filma eta kontzertua

Noaua! Elkartearen 2020ko Kulturaldiaren barruan
14 AZA

Urte hasieran, Peru Galbetek “Ura sartu zen” laburmetraia aurkeztu zuen Punto de Vista zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdian. Artean ume zela, uholde izugarria izan zen Usurbilen. “Troiako auzotarrak onik atera ginen; ez, ordea, etxabean gordetzen genituen oroitzapen asko. Nire aitak diapositibak erreskatatu zituen eta banaka-banaka garbitu ere egin zituen”. Urak beste esanahi bat eman die irudiei eta horretan datza laburmetraia. Proiekzioaren ondoren, Nor zara zu? diskoa aurkeztuko du bere taldekideekin batera.

Noiz: azaroaren 14an, 20:00etan.

Non: Sutegiko auditoriumean

Antolatzaileak: Noaua! Kultur Elkartea.

Sarrerak: 6€ Lizardin eta Noaua!n aldez aurretik.

Noaua!ko bazkideek 4€tan erosi ahal izango dute sarrera bat Noaua!ko egoitzan.