Eduki publikatzailea

Atzealdea Pelaioenearen exekuzio proiektua idazteko esleipena abiatu du udalak

Auzotarrekin eta emakumeekin adostutako arkitektura proposamenaren exekuzio proiektua idatzi eta obra zuzendaritza egiteko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte enpresek abuztuaren 5eko eguerdira bitartean.

2021·07·20


Kalezarko Pelaioenearen exekuzio proiektua idazteko prozesua abiatu du udalak, eskaintza Kontratatzailearen Profilean argitaratuta. Martxoan aurkeztu zuen udalak, kalezartarrekin eta Emakumeen Etxea sortzeko parte-hartze prozesuetan murgildu ziren emakumeekin guztien artean adostutako arkitektura proposamena. Horren exekuzio proiektua idatzi eta obra zuzendaritza egiteko proposamenak egiteko unea dute orain enpresek: abuztuaren 5era arte izango dute (15:00etan amaituko da epea).