Eduki publikatzailea
Atzealdea Osoko bilkurak zuzenean streaming bidez ikusteko aukera izango da, gaurtik aurrera
2025·09·25

Osoko bilkurak zuzenean jarraitzeko aukera bat gehiago izango da, gaurtik aurrera: streaming bidezko emisioa. Osoko bilkurek izaera publikoa dute, eta herritarrek osoko bilkurak aretoan bertan jarraitzeko eskubidea dute; aurrerantzean, aurrez aurre ez ezik, sarean ikusteko aukera eskainiko da, udalaren Youtubeko kanalaren bidez.
Osoko bilkurak Internet bidez zuzenean emateko erabakia Udala, gertu misioaren parte da. Udalaren jarduna herritarrengandik ahalik eta gertuen, eskuragarrien egoteko helburuarekin lanean ari da udala: osoko bilkurak streaming bidez emanda, herritarrek osoko bilkurak zuzenean jarraitzeko duten eskubidea gauzatzeko aukera handitu da, bertaratu ezin duenak bilkura zuzenean jarraitu ahal izateko beste aukera bat izango baitu, Internet bidez. 2024ko urtarrilaz geroztik, osoko bilkurak grabatu eta udalaren webgunean jarri izan dira ikusgai; hemendik aurrera ere, zuzenean ematearekin batera grabatu egingo da, eta orrialde berean jarri, edozein unetan ikusteko moduan.
Covid19-ak eragindako pandemian dago osoko bilkurak modu elektronikoan jasotzen hasteko erabakiaren jatorria. Itxialdia ezarrita egonik ere, udalaren jardunak jarraitu egin zuen, eta osoko bilkurak egin egin ziren, telematikoki. Lehenengo, udalaren aretoko altzari berriak erosi ziren, 2022an; 2023an onartu zen osoko bilkuren funtzionamendu elektronikorako arautegia eta instalatu zen azpiegitura teknologikoa. 2024ko urtarrilaz geroztik, osoko bilkurak eta batzorde informatzaileak bideoz grabatu eta bideo aktak egiten dira. Funtzionamendu berriak, ordea, zenbait akats tekniko izan ditu ordutik, eta denak ondo funtzionatuko duela bermatuta, 2025eko iraileko osoko bilkura izango da streaming bidez emango den lehenengoa.
