Eduki publikatzailea

Atzealdea Osakidetzaren agindua dela eta, Usurbilgo zahar etxeak itxita egongo dira bihartik aurrera, Covid19-ren aurkako prebentzio neurri gisa

Zaharren egoitzak “aldi baterako” ixteko agindua eman du Osakidetzak, eta hori betearaztea erabaki du Usurbilgo Udaleko Prebentzio Mahaiak. Salbuespen bakarra Aginagako eskola txikiko jangela zerbitzua izango da: Arrate taberna itxi arren, jangela zerbitzua emango du, eskolak irekita jarraitzen duen bitartean.

2020·03·12


Bihartik aurrera, hilaren 13a, Usurbilgo zahar etxeak guztiz itxita egongo dira: Artzabalgoa, Santuenekoa eta Aginagakoa. Oraingoz, ez dute esan zenbat denbora egon beharko duten itxita: “aldi baterako” itxi behar direla soilik esan dute. Udala jarri da harremanetan herriko hiru jubilatu elkarteekin eta horiek kudeatzen dituzten langileekin. Itxieraren berri ematen duten kartelak jarriko dituzte ateetan.

 

Hiru egoitzak guztiz itxiko dira, Aginagakoa izan ezik. Eskola txikiko ikasleei jangela zerbitzua ematen die eguerdietan, eta eskolak iraun bitartean zerbitzu horrek indarrean egon behar duela ebatzi du Prebentzio Mahaiak. Hala, taberna itxi arren, zerbitzu hori ematen jarraituko du.

 

Horrez gain, batik bat zaharrei zuzendutako ekintzak ere bertan behera geldituko dira, talde handiak elkartzeko aukera saihesteko.