Eduki publikatzailea
Atzealdea Ordu-laurdeneko mozketak izango dira, bihar, Santueneko zubian, argiteria lanak egiteko
Argiteria publikoa LED-era pasatzeko lanak egingo ditu udalak, goizean, 09:30etik 12:00etara bitartean.
2025·03·03

Udala herriko argiteria LED-era pasatzeko lanak egiten ari da, besteak beste, Santuenean. Zubian bertan dauden argi-puntuak aldatuko ditu bihar, asteartean, martxoaren 4an, eta, ondorioz, ordu-laurdeneko mozketak izango dira: 09:30ean hasiko dira lanean, eta, gehienez ere, 12:00etarako amaitzea aurreikusi da.
