Eduki publikatzailea

Atzealdea Orbeldiko presa eta indarretxea deskatalogatzea onartu dute, behin betiko, osoko bilkuran

Otsailaren 29ko osoko bilkuran onartu zuten, hasieraz eta aho batez, deskatalogatzea: jendaurrean egon den epean ez da alegaziorik izan.

2024·07·26


Orbeldiko presa eta indarretxea behin betiko deskatalogatuta geldituko dira Usurbilgo Arau Subsidiarioetan: hala erabaki dute, aho batez, uztaileko osoko bilkuran. Biak ere ondare etnografikoko elementu gisa jaso izan dira orain arte Arau Subsidiarioetan, eta udalbatzaren erabakian ondorioz babes izaera hori kenduko zaie.

Otsaileko osoko bilkuran hasieraz onartu ostean, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jendaurrean jarri zen Orbeldiko presa eta indarretxea deskatalogatzeko erabakia, 30 egunez. Epe horretan ez zen alegaziorik jaso, eta, beraz, erabakiak behin betiko izaera hartzea erabaki dute uztaileko osoko bilkuran.