Eduki publikatzailea
Atzealdea Operarioen lan-poltsa osatzeko zerrendak onartu dituzte behin-behinean
Behin-behineko zerrendak argitaratuta, erreklamazioak aurkezteko epea izango da bihartik irailaren 3ra bitartean. Lan-poltsan sartzeko lehenengo proba irailaren 24an izango da, 09:00etan, Oiardo kiroldegian.
2020·08·27
Martxoan abiatu zuen Usurbilgo Udalak operarioen lan-poltsa osatzeko prozesua. Guztira, 108 lagunek eman dute izena, eta, orain, onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratu du udalak. Horren aurkako erreklamazioak aurkezteko epea zabalduko du bihar, irailaren 3ra arte. Halakorik ez balego, behin betiko onartuko da zerrenda hori. Lehenengo probarako eguna ere jarri dute: irailaren 24an izango da, 09:00etan, Oiardo kiroldegian.