Eduki publikatzailea

Atzealdea Oinarrien zuzenketa argitaratuta, berriz ireki da Aparejadore / Zerbitzu eta mantenu saileko lanpostua betetzeko lehiaketa berezian izena emateko epea

Ekainaren 23tik uztailaren 7ra arte izango da eskabideak aurkezteko epea.

2025·06·23


Gaur berriz ireki da udaleko Aparejadore / Zerbitzu eta mantenu saileko lanpostua betetzeko lehiaketa berezian izena emateko epea, apirilaren 7an kaleratu ziren oinarriak zuzendu ostean: uztailaren 7ra arte izango da eskabideak aurkezteko epea. Ekainaren 12an argitaratu zen oinarrien zuzenketa GAOn, eta ekainaren 20an, berriz, Estatuko Aldizkari Ofizilean.

Eskariak elektronikoki egin beharko dira, udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Deialdia (PDF): hemen.