Eduki publikatzailea

Atzealdea Oiloki eta Arratzain arteko bidea itxita izango da bihartik ostiralera bitartean

Euri urak bideratzeko lanak egingo dira, eta bidea itxi beharko da, lanak egoki egin ahal izateko.

2025·11·18


Oiloki eta Arratzain arteko herri bidea itxiko da bihartik ostiralera bitartean. Izan ere, euri urak bideratzeko hainbat lan egingo dira, eta beharrezkoa izango da bidea ixtea. Hainbat zanga eta arketa egingo dira.

Aurten, uztailean, egonkortze lanak egin zituen udalak herri-bide horretan: 23 metroko harri-lubeta bat egin zuen. Izan ere, 2024ko urrian izandako euriteen ondorioz, luizia izan zen herri-bide horretan, eta beharrezkoa zen egonkortze lanak egitea. Guztira, 47.589 euro bideratuko dira herri-bide hori egonkortzeko; landa bideak konpontzeko aldundiaren dirulaguntza jaso zuen udalak, 26.000 eurokoa.