Eduki publikatzailea
Atzealdea Oiloki eta Arratzain arteko bidea itxiko da bihar, egonkortze lanak amaitzeko
2025·07·29

Oiloki eta Arratzain arteko bidea itxiko da bihar, egonkortze lanak amaitzeko, 08:00etatik aurrera. Zehazki, hodi berri bat jarriko da, menditik datorren ura modu egokiagoan bideratzeko, eta, hala, luizi arriskua gutxitzeko. Izan ere, iazko urrian izandako euriteen ondorioz, luizia izan zen herri bide horretan. Horri aurre egiteko, 23 metroko harri-lubeta bat eraiki zen uztail hasieran, eta ura bideratzeko hodi berria jarriko da egunotan.
Bi lanegun beharko dituzte lanak gauzatzeko. Bihar, uztailaren 30ean, hasiko dira hodia jartzen, eta ostiralean amaituko dute; ostegunean, jaiegunean, bidea irekita izango da.
