Albisteak
Atzealdea

Odol-Emaileak eta DYA-rekin hitzarmenak sinatu ditu udalak

Gizarteari egiten dioten ekarpenaren garrantzia dela eta, urtero sinatzen dituzte hitzarmenok.

2021·10·06


Usurbilgo Udalak herriko bi talderekin hitzarmenak sinatu ditu, gaur. Odol-Emaileak eta DYA-rekin, hain zuzen ere. Hiruak ongizate esparruko taldeak dira, eta urtero berritzen dituzte hitzarmen horiek, batzuek zein besteek gizarteari egiten dioten ekarpenaren garrantzia tarteko.

Guztira, 5.285 euroko dirulaguntza banatuko dute bi taldeen artean.