Albisteak
Atzealdea

Noauak turismo gidarien lan-poltsa osatzeko deialdia egin du

Kultur Elkarteak 650 Usurbil Bizi turismo proiektuaren bidez eskaintzen diren bisita gidatuak egiteko gidarien lan-poltsa osatu nahi du: urtarrilaren 29ra arte egongo da curriculumak bidaltzeko aukera.

2024·01·23


Noaua Kultur Elkartea 650 Usurbil Bizi turismo proiektuaren bidez eskaintzen diren bisita gidatuak egiteko gidarien lan-poltsa osatzen ari da: interesa dutenek urtarrilaren 29ra arte izango dute curriculuma bidaltzeko aukera, noaua@elkartea.eus helbidera. Elkarteak ordukako kontratua eskaintzen du: bisitak urte guztian egiten dira, eta asteburuetan lan egiteko prestasuna eskatzen dute.

Gidariek honakoak bete beharko dituzte:

  • Komunikaziorako gaitasuna izatea: turismo, kultura, komunikazio edo jarduera soziokulturalekiko interesa edo esperientzia kontuan hartuko da.
  • EGA edo baliokidea izatea eta gazteleraz aritzeko arazorik ez izatea.
  • Atzerriko hizkuntzen ezagutza: ingelesa edo/eta frantsesaren ezagutza beharko da.

Eta beste alderdiok ere baloratuko dira:

  • Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna.
  • Ekintzailea izatea eta proiektuak sortzeko gaitasuna izatea.
  • Kanpoko hizkuntzak jakitea.
  • Herrigintzan esperientzia izatea.
  • Turismo alorrean esperientzia izatea.
  • Webguneen eta sare sozialen kudeaketan ezagutza izatea.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.