Eduki publikatzailea

Atzealdea Nekazaritzako makinen ikuskapen teknikoak egiteko aukera, urriaren 17an

Ostiralean, nekazaritzako makinen azterketa teknikoak egiteko aukera izango da, Alkartasuna kooperatibaren kanpoaldean, 08:15-14:00 bitartean: aldez aurretik hitzordua hartu behar da.

2025·10·15


Nekazaritza tresneriaren IAT azterketak egiteko aukera izango da ostiral honetan, urriaren 17an, Alkartasuna kooperatibaren kanpoaldean, 08:15-14:00 bitartean. Derrigorrezkoa da hitzordua aldez aurretik hartzea, Irungo IAT gunera deituta (943 62 63 00); 1 sakatu behar da Irungo estazioarekin hitz egiteko.

Ikuskapenak 49,14 euroko kostua izango du, eta ordainketa eskudirutan egin beharko da, momentuan bertan, kopuru zehatza eramanda. Aseguruaren ordainagiria ere eraman behar da.

Donostialdea-Bidasoa eskualdean, guztira, bost herritan jarriko da ikuskapen unitate mugikorra, eta udalerri horietako zein inguruko herrietako baserritarrak joan daitezke bertara. Behemendi landa garapeneko elkarteak bakoitzari gertuen egokitzen zaion herrira joateko gomendioa egin du, denentzat aukera egon dadin. Hona hitzordu guztiak:

Nekazaritza makinen ikuskapen teknikoak Donostialdea-Bidasoan (2025)

2025.10.17.

Usurbil

Alkartasuna Kooperatibaren kanpoaldean (Atallu kalea 6)

2025.10.29.

Oiartzun

Gaetxe (Iturriotz) udal-biltegiaren ondoan (Makutso bidea 5)

2025.10.30.

Astigarraga

Perurenako frontoiaren kanpoaldean

2025.11.11.

Hondarribia

Jostaldi udal-pilotaleku ondoko aparkalekuan

2025.11.11.

Lezo

Udal-Biltegi ondoan (110. Poligonoa)