Albisteak
Atzealdea

Nekazaritza tresneriaren IAT azterketak: azaroaren 7an, Alkartasuna kooperatiban

Azterketa pasatu ahal izateko derrigorrezkoa da hitzordua aldez aurretik hartzea, Irungo IAT gunera deituta: 943 62 63 00.

2023·10·24


Nekazaritza tresneriaren IAT azterketak egiteko aukera izango da, azaroaren 7an, Alkartasuna kooperatibaren kanpoaldean. Usurbilgo zein inguruko herrietako baserritarrek baliatu ahal izango dute zerbitzua. Derrigorrezkoa da hitzordua hartzea aldez aurretik, Irungo IAT gunera deituta (943 62 63 00).

Behemendi elkartetik azaldu dutenez, lehen baserrietan bertan pasatu ohi zituzten IAT azterketak, baina araudiaren aldaketa bat tarteko, desagertu egin da zerbitzua. Horren ordez, hainbat herritan azterketa egun banatan egitea eskaintzen dute: Usurbilen, azaroaren 7an izango da. Egunean bertan eskudirutan ordaindu behar dela nabarmendu dute.