Eduki publikatzailea

Atzealdea N634 errepidea guztiz itxiko du aldundiak igandean, 08:00etatik 17:30era, Troia eta Txikierdi arteko lanengatik

Aldundiak jakinarazi du altuera handian egin beharreko garbiketa lanengatik itxiko dutela N634a hainbat orduz bi noranzkoetan. 17:30etik aurrera, behin-behineko semaforoekin bideratuko dute trafikoa, orain arte bezala.

2021·01·28


N634 errepidea guztiz itxiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak igandean, hilaren 31n, 08:00etatik 17:30era bitartean, Troia eta Txikierdi arteko lanengatik. Altuera handian egin beharreko garbiketa lanak tarteko itxiko dute, eta Donostiara joateko edo handik itzultzeko Arratzainetik edo Zubietatik egin beharko da. Lan horiek bukatutakoan, 17:30etik aurrera, azken asteetan bezala, behin-behineko semaforoekin bideratuko dute trafikoa.