Eduki publikatzailea
Atzealdea
Musika Hamabostaldia: Monica Melcova, Alaia Martin eta Andoni Egaña
15 ABU
Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Organo Zikloak aurten ere Usurbilera egingo du, bertako organo baliotsua emankizuneko protagonista bilakatzeko. Oraingoan Monica Melcovak izango du hura jotzeko ardura, eta aldamenean izango ditu inprobisatzeko-erronkari helduta Alaia Martin eta Andoni Egaña bertsolariak. Organoaren historia izango da emanaldiaren ardatza.
Noiz: abuztuaren 15ean, 20:00etan.
Non: elizan.
Sarrera: doan.